Zerbitzuak


 

 

 

 

 

 

 

Egutegia


 

 

Sare Sozialak                                 

 

 

Barnekoak                                      

 

 

 

Partekatuak                                   

 

Beste ikastetxeak                         

     

 

 

Bestelakoak                                  

 

 

 

 

Oporrak datozte!!

  • 2020/04/03 |

Lehenik eta behin, azken bi astetan egin duzuen lanagatik ZORIONAK!!! Orain egunerokotasuna piska bat apurtzea tokatzen da. Halere badugu zer eskaini etxeratuta pasa behar ditugun egun hauetarako. Guztiz borondatezkoa da, baino ikusi, aukeratu eta gozatu!!!

                                  

Ikastetxea itxita ikasleentzat, ez ordea geldirik.

  • 2020/03/16 |

Covid-19k sortutako salbuespen egoeran ikastetxea itxita izango dugu epe batetan. Egoerak iraungo duen denboran ikastetxean egiten den lana etxean egiteko aukera gauzatu da, bai DBHn eta baita batxilergoan ere. Ikastetxea ikasleentzat itxita dagoen honetan, digitalki egingo dugu lan.

Ikastetxeak egunero egingo du ikasleen jardueraren jarraipena on-line, saio hauek taldearen ohiko ordutegia jarraituz gauzatuko dira.

OHARRA:

Batxilergoko eraikina itxita dago. Idazkaritza behin-behinekoz irekita izango da Juin-eko eraikinean.

  • Harremanetarako:
  • Telefonoz: 943899447
  • WhatsApp: 615756991 Korreo elektronikoa: 012985aa@hezkuntza.net
  • Inika: Tutorearekin/Idazkaritzarekin/Zuzendaritzarekin

 

 

Animo eta ea aurrera egiten dugun etenik gabe.

 

 

 

             

Euskara gure etorria

  • 2020/03/17 |

Euskara gure etorria ekimenaren barnean lau saio izan ditugu DBHn, maila bakoitzarentzat ekimen bat izan dugu.

  • DBH 1.: Imanol Ituiño Magoak Magia parrastan saioa eskaini zuen. Hainbat ikasle oholtzaratu ditu magoak eta berarekin batera magia egin dute, irakasle batek ere parte hartu du. Magia saioa oso entretenigarria izan da, magoak elkar eragina izan du ikasleekin eta ikasleek oso ondo pasatu dute.
  • DBH 2. : Jasone Osoro idazlearekin solasaldia izan zuten. Bi saio egin behar izan ditu ikasle kopuru handia dugulako, eta saio bakoitzean 40 ikasle baino gehiagok ezin dutelako parte hartu.

Jasone Osoro euskal idazle elgoibartarrak bere Ezekiel nora ezean eleberriaren aurkezpena egiteaz gain, bere ibilbide literarioaz eta idazte prozesuaz aritu zaie 2. mailako ikasleei, berauek irakurri baitute bere eleberria. Ondoren, Ikasleek hainbat galdera egin dizkiote bere biografia eta bibliografiari buruz.

  • DBH 3. : Oihan Vega Gaztea irratiko esatari eta DJak Euskara hedabideetan, Irrati didaktikoa saioa eskaini die 3. mailako ikasleei. Hauei ere bi saio eskaini behar izan zaizkie ikasle kopuru handia delako. Saio honen helburua euskararen erabileraz hausnartzea, euskal musikaren egoera aztertzea, irratiaren funtzionamendua azaltzea eta ikasleak esatari lanak egitea mikroaren aurrean izan da. Saio dinamikoa eta entretenigarria izan da.
  • DBH 4.: Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak hitzez eta kantuz Baga, biga, higa saio eskaini digute 4. mailako ikasleoi. Multimedia formatuko hitzaldi kontzertuaren bidez, euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini digute, 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Hamarkaden arteko lotura musikaren bitartez egin dute. Bai bideoen bidez, bai beraiek abestuz, garai bakoitzari buruzko informaziorik esanguratsuena eskaini digute.

  

                                 

 

 

 

EHU informazio saioak batxilergoan

  • 2020/03/16 |

2019-2020 ikasturtean hainbat informazio saio eskaini dira ikastetxean ikasleek eskatuta:

- Enpresa, Ingeniaritza eta Zuzenbide (Deusto)

- LH, Psikologia, Gizarte arloko besteak (Deusto)

- Gasteizko Ingeniaritza Eskola (bideokonferentzia)

- Gasteizko Letren fakultatea (bideokonferentzia)

- Kimika Fakultatea

- Informatika Fakultatea

- Gipuzkoako ingeniaritza eskola

- Ekonomia eta Enpresa fakultatea

Honetaz gain 1. batxilergoko ikasleek praktikak egiteko aukera izan dute unibertsitatean, eta 2. mailakoek azoketan eta ate irekietan parte hartu dute.

                  

Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta, Baga biga Higa.

  • 2020/03/16 |

Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak hitzez eta kantuz Baga, biga, higa saio eskaini digute 4. mailako ikasleoi. Multimedia formatuko hitzaldi kontzertuaren bidez, euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini digute, 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Hamarkaden arteko lotura musikaren bitartez egin dute. Bai bideoen bidez, bai beraiek abestuz, garai bakoitzari buruzko informaziorik esanguratsuena eskaini digute. Azkoitia BHI ikastetxea.

                  

AZKOITIA BHI 2019-2020 EGUTEGIA

       contadores
Counter