Gobierno Vasco

Zerbitzuak


 

 

 

 

 

 

Egutegia


 

 

Sare Sozialak


  

 

 

Barnekoak


 

 

 

 

Partekatuak


 

 

 

Beste ikastetxeak


 

     

 

 

Bestelakoak


 

 

 

 

 

Azkoitikoak surfean ere bikain

  • 2019/10/14 |
 

Jakin badakigu, ikasle ohien artean mailako surflariak ditugula. Hasierako urratsak emateko nahiarekin egin dituzte batxilergoko lehen mailako ikasleek Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatutako bi irteera Zarautzera. Taulak ezagutu, oreka mantentzen ikasi eta olatu batzuk hartzeko aukera izan zuten.

  


  
  
  

 

Hauspoako saiorik ez OSTEGUNEAN!

  • 2019/10/08 |
 
 

 

Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu, aurrebaluazio saioak direta eta, ostegun honetako, Urriaren 10eko, Hauspoa saioak, laguntzak nahiz tailerrak, bertan behera geratuko direla.

Bidelaguna saioa normaltasunez emango da.

 

 

Gu ere bertsotan!

  • 2019/10/02 |
 

Ikasturte hasiera honetan DBH1ko taldeentzako proiektua martxa da jadanik. Mikel Artolaren eskutik interesaturik eta gustura jasotzen ari dira bertsolaritzaren oinarriak eta tresnak. Proiektu honek jarraipena izango Bigarren eta Hirugarren ebaluazioko Hauspoa saioetan, maila guztietara irekita.

  


  
  
  

 

GAILU DIGITALAK ESKURATZEKO DIRU-LAGUNTZAK.

  • 2019/09/30 |
 
 

Hezkuntza Sailak 2019-2020ko ikasturterako diru-laguntzak iragarri dira gailu digitalak (cromebook-ak) eskuratzeko, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten. Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 eurokoa izango da gehienez. Hau eskatzeko derrigorrezko betekizuna izango da ikasleak beka bat jaso izana 2018-2019 ikasturtean, eta azken hiru ikasturteetan laguntza hau jasotakoak deialditik kanpo geratzen dira. Eskaera egiteko epea urriaren 7a izango da.

Informazio gehiago:

http://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/

 

 

2019-2020 ikasturteko ikasketa-beka eta –laguntzak

  • 2019/09/30 |
 
 

 

Unibertsitate kanpoko ikasleak eskolaratzeko 2019-2020 ikasturteko ikasketa-beken deialdia joan zen ostiralean (2019/09/27) argitaratu zen EHAAn, eta eskatzeko epea irailaren 30tik urriaren 29ra izango da.

Beka eskaera hauek urriaren 2tik aurrera ikastetxean tramitatzen hasiko gara.

 

 

 

 

AZKOITIA BHI 2019-2020 EGUTEGIA

AZKOITIA BHI 2019-2020 ZERRENDAK

© Azkoitia BHI
Telefonoa: 943899447 | 012985aa@hezkuntza.net